Leiren bloga

Ongi etorri Hezkuntza Bereziko nire txokora!!

Clecla mayo 4, 2009

Archivado en: Hezkuntza Berezia — leireetxenausia @ 8:33 pm
Tags:

Bideotxo hau norberak bere hausnarketa propioa egin dezan. Horretarako, kontuan izan dezagun, Down Sindromea daukala neskatoak eta Clecla ere lagun imaginarioa dela.

Nolako hezkuntza jaso du? Edota nolako hezkuntza jasotzen ari da? Lagun imaginario bat edukitzea hain arraroa al da?

 

Ardatz bifidoa: kasu bat abril 8, 2009

Archivado en: Hezkuntza Berezia — leireetxenausia @ 11:56 am
Tags:

Gaurkoan, ardatz bifidoaren inguruko bideotxo bat jartzen dizuet, Motore Urritasuna ikasgaian egindako aurkezpenean jarritakoa, hain zuzen. Bertan, afektatutako neska batek hitz egiten digu, modu oso argi baten; benetan interesgarria deritzot.

Horrela konturatzen gara gaitz batekin afektatutako pertsona guztiek ez daukatela zertan sintomatologia berdina eduki, pertsona bakoitza mundu bat izango da, nahiz eta kolektibo berdinean kokatu.

Ardatz bifidoa zer den ez dakizuenoi, bestalde, hemen usten dizuet ASEBi asoziazioko webgunearen helbidea. Interesa baldin baduzue, ez egin dudarik eta bisitatu weba!! Hauxe de horrialdea: www.asebi.es

 

Down Sindromea marzo 11, 2009

Archivado en: Hezkuntza Berezia — leireetxenausia @ 1:16 pm
Tags:

Gaurkoan Down Sindromearen inguruan aurkitu dudan bideotxo bat jartzeko aprobetxatuko dut. Kontura gaitezen, kolektibo honi egiten diogun kaltea gure jarrerarekin; izan gaitezen konstiente zu eta ni bezalako pertsonak direla, nahiz eta aspekturen baten guk baino zailtasun handiagoak izan. Baina ziur egon beste aspekturen baten beraiek lagunduko gaituztela, ez eduki zalantzarik horretan!! Beraz, saia gaitezen ahalik eta bizi kalitate onena izan dezaten; ez dezagun behitzat beraien zoriotasuna oztopatu.

 

Karnablak lagun artian….. marzo 5, 2009

Archivado en: Denetik pixka bat — leireetxenausia @ 4:43 pm
Tags:

Karnabalak, beste egun seinalau batzuk moruen, momentu ona izeten da aspaldi elkarrekin egon ez dan lagun kuadrilia juntetako!!! Ta guk be hori in gauen: aspaldiko partez danok batera afaldu ta juerga galanta bota!!! Nahiz eta bakoitxa topau zauen trajiaz mozorrotu zan, oso giro politxa sortu gauen ta hor ibili gitzen; Eskoitza ixa errebentau ta dana in gauen!!! Ezta baietz kuadrila?¿? Jejejeje. Zelako azkar fan zan gaba ta heldu zan goixa…..

2009_0223karnabalak0900632

 

Praktikei amaiera emanda… marzo 2, 2009

Archivado en: Praktika Orokorrak — leireetxenausia @ 4:00 pm
Tags:

Gaurko itzulera gogorra izan da benetan; haurrez inguratuta egotetik klaseei heldu beharra. Zortzietarako klasean egon beharra, ordu bata arte irten gabe, lan pila bat, ikasgai bakoitzak eskatzen duen dedikazioa…

Bi hilabete hauetan, ordea, 9:15etatik 12:30 arte bakarrik izaten genuen egunero, gure etorkizuneko lana gertutik bizi izateko aukera izan dugu… Eta gainera, beste era bateko gauzak ikasi ditugu: bihar ez bada etzi, guztiz beharrezkoak izango direnak, alegia. Esperientzia oso-oso polita eta aberasgarria izan da.

Zein gustura bizi ginen gu praktiketan… Baina datorren urtean berriz izango ditugula pentsatuko dugu, espezialidadekoak, gainera!! Beraz, animo itzulerarekin!!!

 

Inauteriak!!!! febrero 25, 2009

Archivado en: Praktika Orokorrak — leireetxenausia @ 3:58 pm
Tags:

Atzoko egunez, inauteriak ospatzeko, ikastola zein eskola guztietatik herriko plazara joan ginen mozorrotuta dantza egitera. Ikastetxe bakoitzeko adin tarte bakoitzeko haurrek koreografia bat prestatu zuten guztion aurrean egiteko. 2-3 urteko haurrek eman ziotzen hasiera ikuskizunari eta LH-6. mailakoek amaiera.

Dantzaldiaren ostean, txistorrada egon zen haur zein irakasle guztientzat.

Gu euskal sorgin mozorrotu ginen, kapela txuri eta guzti. Koreografia ez zen oso ongi irten; normala den bezala, haur gehientsuenak geldi gelditu ziren hainbeste jenderen aurrean. Baina, hala ere, oso esperientzia polita izan zen niretzat. Honela zioen gure abestiak: “sorgintxo txiki-txikia, erratzean bira eta bira, kapela dauka buruan, kilimak sudur luzean, kori-korri korrika, …”

2009_0224karnabalak090004

 

Urdelardero eguna!!!! febrero 19, 2009

Archivado en: Praktika Orokorrak — leireetxenausia @ 4:21 pm
Tags:

Gaur, ostegun gizen eguna izanda, Eskoriatzan Urdelardero eguna ospatzen da. Horrexegatik, eskola zein ikastoletan egun berezia izaten da; haurrak baserritar jantzita joaten dira, eskuetan ziri bat dutela txorizoa, ogia, sagarra eta beste hainbat gauza dituztela. Ondoren, kalez kale aritzen dira Urdelardero abestia abesten eta bentanetatik goxokiak botatzen dizkiete. 11:30etan, ordea, herriko plazan txistorrada itzela egoten da guztientzat. Hauxe da abesten den kanta:

Urdelardero

urdeixa janda

bazkaixa gero

han goixen

itxurri bat

haren gainian

txoria

hura pil-pil etorri

Etxeko andre zabala!!

Etxe oneko alaba!!

Beraz, ni ere hor ibili naiz bi urteko haurrekin. Hain txikiak izanik, Dorleta auzoan solik ibili gara eta hortik plazara. Oso giro polita egon da eta haurrak gustura ibili direlakoan nago.

urdelardero2009_0219urdelardero0005

 

 

 

 

 

 

 

 

Haurren argazki hori ez da nire gelakoena, baina ideia bat egiteko Interneten aurkitu dudan batekin nahikoa izango delako itxaropena daukat. Bestalde, irakasleok, nire argazkian ikusten den bezala,  kaikua jantzita ibili gara umeekin kalez kale zein plazan, musikaz girotuta.

 

Ulises programa febrero 18, 2009

Archivado en: Praktika Orokorrak — leireetxenausia @ 1:24 pm
Tags:

Gaurkoan, askorentzat arrotza izango denez, otsalean bi urteko gelan martxan jarri dugun Ulises programak zetan datzan azalduko dut pixka bat.

Lehenik eta behin, aipatzekoa da haurrei untxi bat bezala aurkeztu zaiela, Ulises untxia, hain zuzen. Honek, astean hiru aldiz, hainbat marrazki aurkeztuko dizkie; adi, geldi eta isilik egoten badira, beti ere. Horretarako, txoko berri bat sortu da gelan: Ulises untxiaren marrazkia pegatuta eta parean bi marra gorri jarrita lurrean, haurrak bertan eser daitezen untxiak aurkeztutako irudiak ikustera.

(Hau ez da ikasgelan dagoen untxiaren berdina)untxia

Ulises programaren helburua neuronen arteko loturakestimulatzea dela kontuan izanik, aipagarria da, aste bakoitzean talde semantiko bat lantzen dela eta steko egun bakoitzean, irudiak berdinak izanik, ematen den informazioa gero eta zabalagoa da.

Esate baterako, lehenengo astean, frutak izan zen talde semantikoa. Astelehenean hauxe estan zuen tutoreak fruta bakoitzarekin: “fruta hau X da”. Asteartean, berriz, “fruta hau X da; kanpotik X kolorekoa da”. Eta ostegunean, aldiz, “fruta hau X da; kanpotik X kolorekoa da; barrutik X kolorekoa da”.

Hurrengo bi asteetan, janariekin eta animalia basatiekin gauza bera egiten jardun dugu. 

Ariketa honek bost minutu inguru irauten ditu eta goizeko lehenengo orduan egiten da, haur guztiak iristen direnean, hain zuzen. Hau egin ondoren, betiko erutinari heltzen zaio.

 

Sekuentzia Didaktikoa febrero 16, 2009

Archivado en: Praktika Orokorrak — leireetxenausia @ 4:20 pm
Tags:

Aste honeta zehar izango dugun hirugarren eta azken mintegirako lana zintzilikatzen dut gaurkoan. Baita, bide batez, praktikak primeran dijoazkidala esan ere; oso gustura nabil haurrekin zein tutorearekin.

3-mintegia-sekuentzia-didaktikoa

 

Elkarrekintza eta Harremanak febrero 2, 2009

Archivado en: Praktika Orokorrak — leireetxenausia @ 3:50 pm
Tags:

Gaurkoan, hemen usten dizuet 2. mintegirako egin beharreko lana edota behatutakoaren azterketa. Ea zer iruditzen zaizuen.

2-mintegia-harremanak

 

 
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.